Franz Schubert

Franz Peter Schubert (Viena, 1797ko urtarrilaren 31 - ''ibidem'', 1828ko azaroaren 19a), Franz Schubert izenez ezaguna, musikagile austriarra izan zen. Erromantizismo musikalaren aitzindari eta Ludwig van Beethovenen antzeko sonata klasikoaren jarraitzaile kontsideratua dago. Gazte hil zen arren (31 urte), oso egile emankorra izan zen, 600 Lied inguru (ahotsa eta pianoz osaturiko konposizio motzak, abesti garaikidearen aurrendaria), 7 sinfonia (gehi amaitu barik laga zuena), musika liturgikoa, operak eta ganbera, piano eta orkestrarako lan ugari idatzi zuen. Bere obra nagusien artean daude: ''Die Forelle'' (Amuarraina) boskotea, ''Unvollendete'' (Sinfonia amaitu gabea), ''Grosse Sinfonie in C-Dur'' (Sinfonia Handia), pianorako azken hiru sonatak (D. 958, 959 y 960), ''Fierrabras'' opera (D. 796), ''Rosamunda'' antzezlanaren ustekabeko musika (D. 797) eta ''Die schöne Müllerin'' (Andre errotari ederra) (D. 795) eta ''Winterreise'' (Neguko bidaia) (D. 911) abestien zikloak.

Vienako Himmelpfortgrund aldirian jaio zen, eta musikarako ezohiko dohainak hasiera-hasieratik izan ziren nabarmenak. Aitak eman zizkion lehen biolin lezioak, eta anaia zaharrenak piano lezioak, baina Schubertek laster gainditu zituen bere maisuak. 1808an, hamaika urte zituela, Stadtkonvikt eskolan sartu zen ikasle gisa, eta Joseph Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig van Beethovenen orkestra-musikarekin ohitu zen. 1813. urtearen amaieran utzi zuen, eta etxera itzuli zen aitarekin bizitzera, non ikasten hasi zen eskolako irakasle izateko. Hala ere, konposizio ikasketak Antonio Salierirekin jarraitu zituen. 1821ean, Gesellschaft der Musikfreunde-k kide interpretetzat onartu zuen, eta horrek, Vienako herritarren artean, bere burua ezagutarazten lagundu zion. 1828ko martxoan, kontzertu bat eman zuen bere obrekin (bere karreran eman zuen bakarra) eta kritikaren arrakasta handiarekin. Zortzi hilabete geroago hil zen 31 urte zituela, eta ofizialki egotzitako arrazoia sukar tifoideoa izan zen, historialari batzuek sifilisagatik izan zela uste duten arren.

Bizi zela, Vienan miresle gutxi batzuek baino ez zuten baloratu bere musika, baina haren obrarekiko interesa nabarmen handitu zen hil ondorengo hamarraldietan. Felix Mendelssohn, Robert Schumann, Franz Liszt, Johannes Brahms eta XIX. mendeko beste musikagile batzuek haren obrak aurkitu eta defendatu zituzten. Gaur egun, Schubert mendebaldeko musika klasikoko musikagile onenen artean dago, eta bere musika herrikoia da oraindik ere. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 15 emaitzak -- 15 bilaketa honetara 'Schubert', Bilaketaren denbora: 0,12s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Schubert
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: G VII 0055
    Liburua
  2. 2
    nork Schubert, Albin
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: V 1051
    Liburua
  3. 3
  4. 4
    nork Schubert, Renate
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: S III 3189
    Liburua
  5. 5
    nork Schubert, Renate
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: S III 3190 : 2
    Liburua
  6. 6
    nork Schubert, Renate
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: S III 3190 : 1
    Liburua
  7. 7
    nork Schubert, Renate
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
  8. 8
    nork Schubert, Anne, Seifert, Peter
    Argitaratua 2007
    Sailkapena: G V 0821
    Liburua
  9. 9
    nork Grimm, Jacob, Grimm, Wilhelm, Schubert, Otto
    Argitaratua 1954
    Liburua
  10. 10
    nork Grimm, Jacob, Grimm, Wilhelm, Schubert, Otto
    Argitaratua 1954
    Liburua
  11. 11
    Sailkapena: M 0820
    Liburua
  12. 12
    nork Gebrüder Grimm
    Argitaratua 1955
    Beste egile batzuk: “...Schubert, Otto...”
    Sailkapena: B 2640
    Liburua
  13. 13
    Argitaratua 1974
    Beste egile batzuk: “...Schubert, Albin...”
    Sailkapena: G II 0116 (K)
    Liburua
  14. 14
    Beste egile batzuk: “...Schubert, Konrad...”
    Sailkapena: S I 2401
    Testu osoa
    Liburua
  15. 15
    Argitaratua 2001
    Beste egile batzuk: “...Schubert, Alfred...”
    Sailkapena: S III 2666
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali