Helmut Schmidt

Helmut Heinrich Waldemar Schmidt ( ahoskatua; Hanburgo, 1918ko abenduaren 23a - ''ibidem'', 2015eko azaroaren 10a) alemaniar politikaria izan zen. Alderdi sozialdemokratako kide egin zen, eta, 1953tik aurrera, diputatua izan zen. 1967an, legebiltzarreko bere taldeko buruzagi hautatu zuten, 1969an Defentsa ministro eta 1972an Finantza ministro. 1974an, Willy Brandt kantzilerraren ordezkari aukeratu zuten, eta kargu horretarako izendatu zuten berriz 1976ko eta 1980ko hauteskundeetan. Gero, ''Die Zeit'' astekariko arduradun nagusietako bat izan zen.

Frantziaren eta Alemaniaren arteko ardatza sendotzeagatik ere gogoratua da; Valéry Giscard d'Estaing Frantziako presidentearekin oso sintonia ona zuen, eta bien ekimenez sortu zen 1974an Europako Batzordea. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Schmidt, Helmut', Bilaketaren denbora: 0,08s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: G VII 0780
    Liburua
  2. 2
    Sailkapena: V 0995
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali