August Heinrich Hoffmann von Fallersleben

August Heinrich Hoffmann von Fallersleben (Lüneburg, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1798ko apirilaren 2a - Westfalia, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1874ko urtarrilaren 19a) alemanezko olerkari eta filologoa izan zen.

Aleman hizkuntza eta literaturako irakasle izan zen Breslaun (1823). Filologia-lanak idatzi ondoren, olerki satirikoak argitaratu zituen: ''Unpolitischen Lieder'' (1840-1841, ''Kantu apolitikoak''). Poema haiek zirela eta, kargua kendu zioten, administrazioari irain egiten ziolako. Alemaniarren batasunaren aldeko sutsua, Hoffmann ezagunagoa da bere ''37 Lieder für das junge Deutschland'' (1843, ''37 kantu Alemania gaztearentzat'') bildumagatik, batez ere haietarikoa den ''Deutschland, Deutschland über alles'' ''(Alemania, Alemania ororen gainetik)'' olerkiarengatik, hura izan baitzen, Franz Joseph Haydnen musikaz lagundurik, Alemaniako ereserkia Hitlerren III. Reicharen garaian. Gaur egun, ahapaldi hori kenduta, beste guztiak ditu Alemaniako ereserkiak. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Hoffmann von Fallersleben, August Heinrich', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: B 0509
    Liburua
  2. 2
    Sailkapena: B 0830
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali