Wilhelm Hauff

Wilhelm Hauff (Stuttgart, 1802ko azaroaren 29a – ''ibidem'', 1827ko azaroaren 18a) alemaniar eleberrigilea izan zen. Maitagarrien ipuinak eta eleberri historikoak idatzi zituen, eta Alemaniako agertokietan kokatutako gai fantastiko eta exotikoak nahastu zituen.

Friedrich Hauff Württemberg-eko Kanpo Arazoetako Ministerioko idazkariaren eta Hedwig Wilhelmine Elsaesser Hauff-en semea izan zen. Wilhelm aitarik gabe geratu zen hamabi urterekin, eta bere burua modu autodidaktikoan hezi zuen amaren aldeko amonaren liburutegian, Tübingenen. 1818an Blaubeurengo Klosterschulera bidali zuten ikastera eta 1820an Tübingengo Unibertsitatean hasi zen ikasten. Lau urteren ondoren filosofia eta teologian graduatu zen.

Ikasketak amaitzean, Württembergeko Gerra ministroaren seme-alaben tutorea izan zen. 1826an argitaratu ziren maitagarrien ipuinak idatzi zituen haientzat, Alemanian oraindik irakurtzen direnak. Walter Scotten eleberrietan oinarrituta, Hauffek ''Lichtenstein: Romantische Sage aus der wuerttembergischen Geschichte'' eleberri historikoa idatzi zuen 1826an; eleberria irakurri ondoren, dukeak hondatuta zegoen gaztelua berreraiki zuen.

1827an Hauff ''Stuttgart Morgenblatt'' egunkariko editore bihurtu zen eta bere lehengusina Luise Hauffekin ezkondu zen. Tifusak jota hil zen hilabete batzuk geroago. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 8 emaitzak -- 8 bilaketa honetara 'Hauff, Wilhelm', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hauff, Wilhelm
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: B 1382
    Liburua
  2. 2
    nork Hauff, Wilhelm
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: B 1265
    Liburua
  3. 3
    nork Hauff, Wilhelm
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: B 0582
    Liburua
  4. 4
    nork Hauff, Wilhelm, Ackerknecht, Erwin
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: B 1993
    Liburua
  5. 5
    nork Hauff, Wilhelm, Walser, Karl
    Argitaratua 1920
    Sailkapena: B 1247
    Liburua
  6. 6
    nork Hauff, Wilhelm, Schwab, Gustav
    Argitaratua 1885
    Sailkapena: B 0715 1-5
    Liburua
  7. 7
    Sailkapena: B 0437
    Liburua
  8. 8
    Sailkapena: B 0829
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali