Louisa May Alcott

Louisa May Alcott (1832ko azaroaren 29a - 1888ko martxoaren 6a) estatubatuar eleberrigile, ipuin idazle eta poeta izan zen: ''Little Women'' (1868) eleberriaren egilea eta ''Little Men'' (1871) eta ''Jo's Boys'' (1886) lanena. Ingalaterra Berrian hazi zuten bere guraso Abigail May eta Amos Bronson Alcottek, intelektual ezagun askoren artean, hala nola, Ralph Waldo Emerson, Nathaniel Hawthorne, Henry David Thoreau, eta Henry Wadsworth Longfellow, Margaret Fuller.

Alcott familiak zailtasun ekonomiko ugari izan zituen eta, horregatik, oso gaztetatik lanean hasi zen eta idazten dirua irabazteko.

Berak idatzitako lanak arrakasta kritikoa jasotzen hasi ziren 1860ko hamarkadan.

Bere karreraren hasieran, batzuetan A. M. Barnard ezizenarekin argitaratu zituen gazteentzako eleberriak: espioitza eta mendekua gai nagusitzat zituztenak.

1868an argitaratu zuen ''Little Women'' eta Alcott familiaren etxean kokatua dago, Orchard House izenekoan, Concorden (Massachusetts). Askatasunez bada ere, bere haurtzaroan bere ahizpekin (Abigail May Alcott Nieriker, Elizabeth Sewall Alcott eta Anna Alcott Pratt )izandako esperientzietan oinarritzen da, Eleberria arrakasta izan zuen eta oraindik orain haurrentzako eleberri ezaguna da eta hainbat aldiz film bihurtu dute.

Alcott abolizionista eta feminista zen eta ez zen sekula ezkondu.

Bihotzeko baten ondorioz hil zen, bere aita hil eta bi egunetara, Bostonen, 1888ko martxoaren 6an. ezkerrera|thumb|258x258px| Louisa May Alcott eskuinera|thumb| Louisa May Alcott ezkerrera|thumb|272x272px| Louisa May Alcotten oroitzapenezko zigilua, 1940koa thumb| Louisa May Alcott-en hilobia Sleepy Hollow hilerrian (Concord, Massachusetts). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Alcott, Louisa May', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Alcott, Louisa May
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: B 0975
    Liburua
  2. 2
    nork Alcott, Louisa May
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: B 0962
    Liburua
  3. 3
    nork Alcott, Louisa May
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: B 0765
    Liburua
  4. 4
    nork Alcott, Louisa May
    Argitaratua 1947
    Sailkapena: B 0217
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali